jueves, 20 de octubre de 2016

LA KARTXELA (1989M) NAFARROA (2016 irailak 29)

BIMBALETA-LA KARTXELA-BIMBALETA ibilbidea da oraingo honetan egin genuena. Xuberoako Santa Grazi herria eta Nafarroako Belagoaren artean dagoen mendi eder hau oso ederra bezain interesgarria da. Udazkena izanik, hegoaldera bidean hegazti asko pasean ikusi genituen eta horretaz gain Sarrio asko ere bai, Sarrioak udazkenero talde haundietan elkartu zaleak dira eta hemen ere ahala ikusi genituen eta baita ere marmotak, hegaztiak zein landare ugari ikusteko aukera izan genuen. Irudi gehiago behekaldean.
La kartxela tontorretik grabatutko irudiak

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen wikilocMENDIKAT
Izugarrizko bistak daude La Kartxela tontorretik
Sarrio (Rupicapra Rupicapra) asko ikusi genituen




La Kartxela mendia bimbaleta ingurutik begiratuta

Marmota (Marmota marmota) bikote bat ikusi genuen bidean

La kartxelaren beste irudi batzuk

LOREAK
Lotus cornicolatus
Crocus nudiflorus
Crocus nudiflorus

Milobria-Milenrama-"Achillea millefolium" 
Jasione montaza
Armeria pubinervis
Crepis pyrenaica
Klabelina  (Dianthus hissopifolius)
Vicia pyrenaica
Txilar lauhostoa (Erica tetralix)

La kartxela tontorretik ateratako irudiak



HEGAZTIAK
Sai arreak(Gyps fulvus)


Erroia (Corvus corax)
Miru gorria (Milvus migrans)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocoraxMiru gorri bat bidaltzen
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatz haundia (Falco peregrinus)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
 Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)
Mendian gora

Tximeleta

Lanperna (Macrolepiota procera)
Ibilbidearen gune batean Kakuetako arroilak ere ikusten dira eta argazkian ikusten den bezala, haizea ere haundia egoen gune horretan

martes, 18 de octubre de 2016

PETRAFICHA (2179M) NAFARROA-ARAGOI (2016 irailak 28)

LLANO DE TACHERAS-PETRAFICHA-CHIPETA ALTO-LLANO DE TACHERAS. Ibilbide hau lasai antzean hasten den arren azkeneko 400 matroak harri artean egiteaz gain oso aldapa pikoa du. Llano de Tatxerasetik aurrera GR-11 bidea jarraituaz cabaña de Chipeta alto inguruan ezkerretara hartu behar da Petraficha tontorreraino iritxi arte. Belagoa aldetikan begiratuta, gora iritxitakoan dena zelai ikusten da, nahiz eta beste aldetikan begiratuz gero, hau da, mendiaren ipar ekialdeko aurpegitik oso mendi ikusgarri zein alpinoa izan. Kresterioko tontorretatik jarraitugenituenaz Chipeta altoraino joan ginen. Tontorretatik zekulako bistak daude. Bidean zehar Sarrioak, Marmotak zein hegazti eta lora asko ikusi genituen, behekaldean irudi gehiago.

Petraficha tontorretik grabatutko irudiak
Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio wikilocMENDIKAT
Tontor inguruan larre zabalak daude

Bi Sarrio (Rupicapra Rupicapratalderen artean gurutzatu ginen



Tontorrez tontor ibili ginen
Tontorreko pasaiak zoragarriak dira

Bidean 2 Marmota ikusi genituen
Tontorretik ateratako beste irudi bat

Tontorrera iritxitako gunea



MATXINSALTOAK
Saltamontes estridente (Psophus stridulus)


TXIMELETAK
Colias crocea
LOREAK
Merendena montana 
Crocus nudiflorus
Sasifraga florurenta
Ezkilarorea (Campanula scheuchzeri)



Petrafitxa gailurreko beste irudi bat
Tacheras ingurutik irtetzean mendi tarte honetatik barrena mendian gora
Gailur ingurua larrez beterik dago
HEGAZTIAK
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax) eta Belatxinga mokohoria (Pymhorocax glaculus)
Sai arrea (Gyps fulvus

Tacheras ingurutik irten berritan


Alano ingurua aurrez aurre ikusten da
Collado de Petraficha eskubitara utzi genuen
Chipeta alto tontorra ere ederki ikusten da.
Tontorreko iristeko azken metroak egiten
Tontorretik Anzolleto eta Mallo Gorreta ikusten dira aurrez aurre
Eguneko azkeneko eguzki printzak kolore zoragarriak sortu zituen Petrafitxako jeitxieran

Bueltan Iluntzean iritxi ginen Llano deTacherasera