jueves, 16 de junio de 2016

BIANDITZ (844M) NAFARROA, ZARIA (625M),MUNAGIRRE(780M) GIPUZKOA (2016ko Ekainak 12)


Oraingo honetan Goizuetatik (Nafarroa)  Irun  (Gipuzkoa) herrira arteko ibilbidea burutu genuen. Denera 25km inguru mendiz mendi oinez egin ondoren, bidean Bianditzeko tontorra egin genuen, mendi tontor zoragarri honetatik Gipuzkoa kostaldea oso osorik ikusteko parada eman zigun eta atze aldean Artikutza baso ederra ikustekoa ere bai.  Eguraldi ederra egin zuen eta sasoi hontan naturari dagokionez, edozein tokitara begiratzen dezula ere BIZITZA aurkitzen duzu. Landareak loretan, zuhaitzak osto berriak dituzte, hegaztiak non nahi kantari eta ugaztun askok beraien kumeak dituztelarik.
Bianditz mendirako irudi bat.

Bianditz tontorretik ateratako irudi zoragarriak.


Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen 

                             Kuku Prakak "Digitalis purpurea"


Añarbeko presa atzean utzita Bianditzeko bidean, Kuku prakak non nahi aurkitu genituen bide osoan zehar

Zaria mendia igotzen Bianditz mendirako bidean


MARRUBI ASKO IKUSI GENITUEN BIDEAN


Beroari aurre egiteko bideko iturriak primeran etortzen dira

PAGO HAZIAK
       
Zuhaitzak mendian berez usteltzen uztea zeinen garrantzitsua den erakusten digu beheko argazki honek. Okilak zuloak egiten    ditu enborrean barruko larbak jan ahal izateko .       





Maribaratza Zaria mendian


Bianditz gaina. Atzean Donostia ikusten delarik


Tximeletak ere ugari ikusi genituen bidean zehar.


(Pararge aegenia) "Mariposa de los muros"


(Colias palaeno) Pantanoetako koliasa

(Pyronia tithonus) "Lobito agreste"

Loreak ere zoragarriak zeuden Bianditz aldean

"Linun bat dela ematen du, lehen aria egiteko landatzen zena eta Linosko alkandorak eta txaketak ere ospe haundia zutelarik" Juantxo Unzueta natura zale haundiaren esaldia.

(Bombus pascuorum) "Abejorro de campo"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...