lunes, 27 de junio de 2016

INDAMENDI (462M), TXATXARROMENDI(452M)GIPUZKOA (2016 ko Ekainak 18)


ZARAUTZ-INDAMENDI-TXATXARRO-ELKANO izan da oraingo honetan egin degun txangoa. Euriari aurre eginez, kuadrillako haurrak tarteko, Zarauzko musika plazan geratu ginen larunbata goizean. Udaberriak aurrera egin ahala gure mendiak bizitzaz beterik daude eta horren lekuko behekaldeko argazkietan ikusiko dituzuen landare, orkidea edo hegazti zerrenda da.

Indamendi mendia Elkano auzotikan begiratuta.

Indamendi gailurreko irudiak

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Mendian gora egin ahala Zarautz herria bere osotasunean ikusteko aukera ematen du


Loreak
  

 Hatz belarra "Knautia arvernensis"



"Rosa arvensis"


Landarea bere osotasunean


Orein mingaina


San Robertoren zaingorria "Geranium robertianum" 


Linu "Linum viscosum"


Zolda  "Prunella vulgaris"


Cardo blanco "Eryngium bourgati"


Gorka Aranguren osinari nola heldu behar zaion erakusten



Bai zurtoinean, bai eta hostoetan ere, iletxo batzuk izaten dituzte biek; horiek dira ukitzean erretzen digutenak. Osinaren onurei buruzko Informazio gehiago HEMEN



 Orkideak
Orkideen ezaugarri bereizgarria da lorearen petaloetako bat eraldatu egin dutela, eta animalien erreinuan ohikoak diren egiturak osatzen dituztela. Ophrys generokoek, esaterako, erle emea imitatzen dute; haren ile eta guzti. Eta, gainera, loreek erleen hormona sexualen antzeko usaina dute. Erle-orkidea hauei sagar-usaina hartzen diegu guk, baina intsektuari bere espezieko emea gogorarazten dio. Hain imitazio ona izanik, erle arrarentzat benetako sexu-deia izaten da, eta askotan hazia lorearen gainean botatzera iristen da. Orkidea guztiek, hala ere, ez dute sexua erabiltzen intsektuak erakartzeko.

Orquidea piramidal "Anacamptis pyramidalis"


Orkidea "Ophrys apifera"


"Gymnadenia conopsea"


 Orkidea "Platanthera bifolia"


Orkidea "Serapia lingua"
Tximeletak


Lysandra coridon


Maniola jurtina


Hemen goikoaren berdina bainan hegalak irekita


Parage aegeria


Espezie honen izena ateratzeko gai ez naizenez, norbaitek badaki zein espezie den aipatu diezaigula.


Vanessa atalanta


Koleoptero bat

Maider eta Marta hostoak sailkatzen.

Indamendi mendiaren beste perspektiba bat

Haize korronteak baliatuz Sai arre (Gyps fulvus) asko zebiltzan hegan Indamendi tontorraren inguruan

Indamendiko larreetan Berdantza horiak (Emberiza citrinella) kantari zebiltzan.


Kaioak berriz Indamendi inguruko larreak zizareak jateko baliatzen dituzte

Agiña zuhaitza (Taxus baccata); Bere zura edo egurra oso gogorra da, zurgintza eta egur tailaketarako egokia eta oso estimatua da; alabaina, behar adineko lodiera duten piezak urriak dira, oso geldo hazten den landarea baita.

"Valentzi" baserria zenaren aurrean Zarauzko herrian aurkitzen den arte latz (Quercus ilex) haundiena dago. Mediterraneo ixuri aldeko zuhaitz tipikoa da nahiz eta Euskal herrian autoktonoa izan eta kareharriz osatutako mendietan artadi politak eduki.

Indamendi tontorrera bidean.


Indamendiko azken maldak



Behin gailurrera iritxita postaontzian mezua sartzen

Indamendi gailurretik Txatxarro aldera jo genuen

Mendian gora lagunekin

Kuadrillako neskatxoak gustora ibili ziren


Mutilak denei aurrea hartu eta lehenak izan ziren Elkanora iristen. Egun osoan pilotan ibili ziren Elkanoko pilotaleku berrian.

Mendi buelta ondo bukatzeko, "Laburu"tarrek bazkari ederra prestatu ziguten Elkanoko elkarte berrian non Estherren urtebetetzeak ospatzeko ederki aprobetxatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...