domingo, 5 de junio de 2016

PAGOETAKO PUNTA(676M), MURUGIL (733M) GIPUZKOA (2016ko-ekainak 5)


Urteroko legez, ekainaren lehen igandean Pagoeta eguna degula aprobetxatuz gaur bertara igo gera. Bide batez Pagoeta elkarteko taldekideei gurutze ondoko bordan atontzen duten tabernan esku bat botatzeko ere aprobetxatu degu. Goiza lainotsu hasi bada ere egunak aurrera egin ahala argitzera jo du eta arratsalde ederra geratu zaigu. Udaberri bete betean gauden honetan Pagoetako larreak lore basatiaz beteta aurkitu ditugu eta Txoriak ere kantari. Behekaldean dituzue gaurko egunean atera ditugun argazkiak, landare basatiei ateratakoak dira gehienak.

Urtero bezala Pagoetako gurutzean meza ere izan da

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen
sartuta


Murugil gailurreko etxetxoan sartzeko mezua prestatzen

Azeria eta erbia ikusi genituen Pagoeta gurutzetik gertu

Azeria (Vulpes vulpes)

Azeria (Vulpes vulpes)

Erbia (Lepus europaeus)

Erbia (Lepus europaeus)

Erbia (Lepus europaeus)

Murugil gainetik bista ederrak daude

Erbia (Lepus europaeus)
Goizean goiz euri langarra izan degu bainan behekaldeko bidexka hori jarraituz sorpresa ugari aurkitu ditugu

Amaraunak belarretan, euria tarteko sortzen dituzten formak ikusgarriak dira

Behin eguzkia irtetzean Pagoetara gerturatutako mendizaleak pozik ibili dira
Pagoetako borda inguruan giro ederra izan degu une oro

Urtero bezala, bertaratutako denek zatotikan ardoa zein salda beroa edateko aukera izan dute

Eguna bapo pasatu eta borda inguruan bazkari ederra egin ondoren dena jasotzeko momentua ere iritxi zaigu eta taldekide denen artean dena txukun txukun utzi ondoren berriro Zarautz aldera jeitxi gera.



Bainan bidea lorez eta zuhaitz bereziz beteta dagoela aprobetxatuz argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu degu.

Pagoeta mendian ikusi daitekeen zuhaitz berezienetako bat Hagina izango da seguruenik. Zuhaitz honi buruzko xehetasun gehiago behekaldeko bideo hontan entzun daitezke. Arkamurka natura taldeak Pagoeta ingurura antolatu zuen irteera batean grabatutakoa da bera.

Gure herriko mitologiari loturiko zuhaitza da. Kondairek diotenez, erromatarren kontrako gerretan, euskal gerrariek zuhaitz honetatik lorturiko pozoiaz bustitzen zituzten beren geziak. Bestalde, preso hartzen zituztenean hil aurretik fruituetatik lortutako narkotikoa hartzen zutela esaten da.

Argazki hauetan ikusten den bezala, larreak lorez beteta aurkitu ditugu


ELORRI ZURI (Crataegus sp) batzuk espektakularrak zeuden.
Elorri zuri zuhaitza 500 urte arte bizi daiteke, eta bere egurra oso erabilgarria da hesiak egiteko.
Gaur egun elorriaren lorak 200 sendagai baino gehiagotan aurki daitezke. Bihotz erritmoa erregulatzen du, zirkulazioa hobetu eta bihotza bera indartu.  Hipotensorea da, kardiotonikoa, estresaren aurkakoa eta lo eragilea.

 KUKU BELARRA "Aquilegia vulgaris"

"Thymus serpyllum"  Sendabelar hau dijestio aparatorako da aproposa
 

   MENDIKO USOBELARRA "Lotus corniculatus"



   HIRUSTA GORRIA "Trifolium pratense"


"Myosotis sylvatica"- NO ME OLVIDES

BEHEKO LORA HONEN IZENA EZ DAKIGU, BATENBATEK BALDIN BADAKI IDATZI DIEZAIGULA.


Hegaztiak ere kantari zeuden non nahi
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
 Txio iberiarra (Phyloscopus ibericus)

Pagoeta mendiko irudi batzuk
Pagoeta gurutzea eskubitara dagoen bitartean Murugil tontorra atzekaldean ezkerretara dagoena da
Monumentu megalitikoak ere non nahi ikusi daitezke Pagoetan
Duela 6.000 urte inguru, hildakoak trikuharrietan lurperatzen zituzten. Harrizko eraikin modukoak ziren, mendi eta muinoetan jasotakoak. Horietako batzuek gaur egun arte iraun dute, eta garai hartako ehorzketak ikertzeko balio dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...