miércoles, 13 de julio de 2016

GORBEIA 1482M, ALDAMIN 1373M BIZKAIA-ARABA (2016 ko uztailak 7)


ARRABA-GORBEIA-PAGOMAKURRE da Gorbeia tontorra egiteko erabili genuen ibilbidea. Angel de Sopeña aterpetxean gaua igaro ondoren, goizean Gorbeia tontorrerako bideari ekin genion. Eguraldi ederra lagun bukaera aldeko maldei gogotik ekin genion. Iparraldetik Arabak eta hegoaldetik Bizkaiak bat egiten duten gunean dago kokatua Gorbeiako tontorra eta era berean bi herrialde hauetako mendirik garaiena da. Guk Bizkaia aldetik egin genuen txangoa eta tontorrera heltzerakoan ikusten diren paisaia zoragarriekin txundituta, azkeneko partean dauden aldapa gogorrak azkar ahazten dira. Gorbeiako fauna eta florari buruzko informazio zabalagoa hemen

Gorbeia tontorreko irudiak



Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen  


Taldekideak Gorbeiako tontorrean


Potentilla Crantzii

Zirkulazioa eta eztula lasaitzeko onak besteren artean (Thymus serpyllum)

Algodoi belarra (Eriophorum angustifolium)
Aldamin gailurrean
(Eriophorum angustifolium)

Daboecia cantábrica

Saxifraga exarata  lora zurikoa eta Thymus serpyllum morea

Haitz tartetan ateratzen da Thymus serpyllum morea

Aldamin gailurretik grabatutako irudiak
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)

Txonta arrunta (Fringilla coelebs)

Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquata

Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax) Oso hegalari trebea da eta normalean taldean ibili zalea da. Euskal herrian, isurialde mediterraniarreko labarretan bizi da nagusiki. 

(Pyrrhocorax pyrrhocorax)

(Pyrrhocorax pyrrhocorax)

(Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax grauculus). Euskal herrian, Pirinioetan eta mendikate altuenetan bizi da.

(Pyrrhocorax grauculus)

Sai zuria (Neophron percnopterus) Haragi ustela jaten du eta Arrabako larreetan hil berria zegoen pottoka baten inguruan hegan zebiltzan. Migratzailea da eta negua Afrikan pasatzen dute.

(Neophron percnopterus)
Sai arreak (Gyps fulvus) Lekanda mendi tontorrean pausatuta. Hauek ere Arrabako larreetan hilik azaldu zen pottoka jaten hasteko zain.


Hippachia semele, 

Lasiommata maera ,mendi goiak eta harritsuak ditu gogoko

Lasiommata maera



Geotrupes vemalis ardi kaka bat transportatzen ikusi genuen

Uhandre palmeatua (Triturus helveticus) Uretan bizi da eta bere berezitazun bezala gorputza baino luzeago du isatsa eta lau hatz dituzten eskuak eta bost hatz dituzten oinak ditu.

Ostorik gabe aurkitzen zen zuhaitz honek inguruko zuhaitz berdeen erdian, naturak eskeintzen dizkigun beste irudi eder horietako bat

Arrabako larreetatik barrena Gorbeia gailurrerako bidean

Bista ederrak aurkitu genituen ibilaldi guztian

Gorbeia tontorra atzean genuela

Malda gogorretan barrena gurutzerako bidean




Buzoian eskutitza sartzen

Beherako bidean Aldamin mendia aurrez aurre genuela

Aldamin mendia igotzeko ere aprobetxatu genuen eta behekoa bertatik ateratako irudia da

Beherako bdean Aldamiñospe parean

Nahiz eta zaldi oso politak ikusi, oro har ganadu gehiegi bilatu genuen mendian zehar


Beherako bidean Egiriñao aterpetxearen parean

Zastegiko Menhirra, Gorbea bidean aurkitzen den monumentu megalitikoa

martes, 12 de julio de 2016

GATZARRIETA 1183M, BIZKAIA (2016 ko uztailak 6)


PAGOMAKURRE - GATZARRIETA - ARRABA ko aterpetxea izan da oraingo hontan egin degun bira. Gorbea mendilerroan aurkitzen den mendi polit hau Arraba zirkoan dagoen tontorretako bat da. Bertatik Arratia bailara bere osotasunean ikusi daitekelarik. Era berean Lekanda eta Gorbeia mendi haundienen erdian ere aurkitzen da. Bere izena bertatik kuartzo beira ateratzen ibili zirelako da, non oraindik ere aztarna batzuk geratzen diren bertan. Kareharriz osatutako mendi tontorrean Eizmendi mendi zale elkarteak ezarritako buzoi bat aurkitzen da.

Gatzarrieta mendia

Gatzarrieta mendi tontorretik ateratako irudi batzuk

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen wikiloc.MENDIKAT


Bero egiten zuen eta ederki sartzen zen ura.

Gailurra egin ondoren pozik

Buzoian mezua sartzen

Gailurretik Arratia bailara aurrez aurre genuela

Tontorretik ateratako beste irudi bat

Anboto mendia aurrez aurre genuen


Mendia laino itxu-itxuarekin hasi ginen igotzen eta laino hartean azaltzen ziren forma majiko horietako batzuk dituzue behekaldeko hauek


Gorostia (llex aquifolium


Mendian gora egin ahala eguzkia ateratzen hasi zen eta Arrabako larreak aurrez aurre zoragarriak aurkitu genituen.

Arrabako larreetatik lainoa joaten hasi zen momentua.


Arrabako larreak

Aterpetxera bidean

Arrabako larreetan aurkitzen den Angel Sopeña aterpetxean pasa genuen gaua

Ainhoaren aurpegia ikusi besterik ez, aterpetxean ze pozik egon ginen ikusteko.

Prunella vulgaris

Daboecia cantabrica

Campanula glomerata

Geranium molle

Jasione montana

Maider Gorbeiako landareriari begira

Hygrocybe comica. Batez ere zelaietan irtetzen da

Leze zuloak ere ugari ikusi genituen

Vanessa atalanta

Vanessa atalanta

Hippachia semele

Belatxinga mokohoria (Pymhorocax glaculus) ren irudi batzuk behean. Ugari ikusi genituen Gatzarrieta inguruetan


(Pymhorocax glaculus)
(Pymhorocax glaculus)

Belatxinga mokogorriak (Pymhocorax pymhocorax) ere ugari zebiltzan. Mokogorriak mokohoriarekin alderatuz, askoz ere populazio txikiagoak daude Euskal herrian

(Pymhocorax pymhocorax)

(Pymhocorax pymhocorax)

Lagunekin mendi buelta ederra egin ondoren

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...