viernes, 5 de agosto de 2016

AUÑAMENDI-ANIE, 2504M, ZUBEROA-BEARNO (2016 ko uztailak 19)


SAN MARTIN GAINA-AUÑAMENDI-SAN MARTIN GAINA  da oraingo honetan aukeratu genuen ibilbidea, 7 ordu inguru behar dira txango hau lasai egiteko. Kantauri aldetik hasi eta lehenengo mendi tontorra da 2500M gainditzen dituena eta era berean itxura alpinoa hartzen duena. Askorentzat mendi hau bada ere Euskal herriko altuena, ez da hala, altuena Hiru erregeen mahaia delako. Auñamendi (Fr.z Anie) Nafarroa eta Zuberoa mugetatik at geratzen da, Biarnoa, Huesca eta Nafarroaren arteko mugan. Mendi honen arriskurik haundiena Larrako karsteko bidean dagoela iruditzan zaigu, laberinto baten itxura du eta zuloak ere non nahi daude. Lehenago ere igotzeko saiakera egina genuen bainan buelta hartu beharrean aurkitu ginen zeren sekulako ekaitzak arrapatu gintuen. Eguraldi txarra eta lainoa azkar sartzen da mendi honetara eta kontuz ibili behar da. Bainan hau guzia kontuan hartu ondoren esan beharra dago, mendi zoragarria dela, ibilbide osoa lorez beteta aurkitu genuen, Larrako karst inguruetan, oasiak bailira lorategiak non nahi bilatu genituen. Tontorrera igotakoan berriz ikuspegi zoragarriak daude bertatik.Behekaldean dituzue bertan aurkitu genituen harri bitxi batzuen irudiak


Auñamendi tontorretik grabatutako irudiak
Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Auñamendi tontorra aurrez aurre

Elur toki dexente zeuden oraindik

Gailurra eginga pozik beherako bidean

Beste elur toki bat

Marmota (Sciuridae), katagorrien familia berean dago sailkatua naiz eta ez eduki azken hauen itxura haundirik. Lehenengo marmotak 1948an sartu ziren Pirinieotan, Alpetatik ekarriak izan ziren eta pirinieotan kolonia berriak sortuz pixkanaka pixkanaka edatzen joan zen, nahiz eta negu luze eta elurte haundiak izaten direnean asko hilik suertatu beraien lotegietatik irten ezinik. bainan beste alde batetik Marmotek pirinieotan harrapari espezifikorik ez dutenez eta oso moldagarriak direnez, beldurgarri heda daitezke eta arazo ekologiko larriak sor ditzake. Azken aldian otsoa iritxi berri da pirineotara eta ekilibrio ekolojiko bat bilatze aldera ea hauek ere edatzen diren marmoten bezala.
Marmota (Marmota marmotte

Hegaztiak


Sai arrea (Gyps fulvus)

Mendi txiriskila (Carduelis citrinela)

Mendi txiriskila (Carduelis citrinela) heldua

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi garai hauek primerakoak dira Mendi tuntunak ikusteko
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)


Belatxinga mokogorriak (Pyrrocorax pyrrocorax)

Belatxinga mokohoria (Pyrrocorax grauculus)

Larrako inguru karstikoan barrena

Auñamendi tontorra

Elur-tokietatik barrena tontor bidean
Loreak

"Lithospermun"
Landare hau galzorian dauden landareen liburuan azaltzen da.



Genciana azul"Gentiana acaulis"

 Genciana de primavera "Gentiana verna"

Lorategi naturala aurkitu         
 Geranio de Cavanilles "Geranium cinereum"      

Nomeolvides "Myosotis alpestris"
Siempreniña "Erinus alpinos"


Jara amarilla "helianthemum nummularium"

Cuernecillo "Lotus corniculatus"

Margarita amarilla "Doronicum austriacum"
Cardo pirenaico "Carduus carlinoides"

Vulneraria "Anthyllis vulneraria"
Rododendro "Rhododendron ferrugineum"

Auñamendiko beste irudi batzuk









No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...