sábado, 6 de agosto de 2016

HIRU ERREGEEN MAHAIA 2448M, NAFARROA (2016 ko uztailaren 27)


LINZA-HIRU ERREGEEN MAHAIA- LINZA izan da oraingoan egin degun mendi martxa. Hiru erregeen mahaia euskal herriko mendirik garaiena da non gailurrean Euskal herriaren, Bearnoren eta Aragoiaren artean muga egiten duen. Ibilbide hau 7 bat ordutan egin daiteke bainan 1000m pasako desnibela dago eta azkenerako luze xamarra egiten da. Goizean goiz, lehenbiziko maldak galeperren kantuak entzunez egin genituen. Belardien egoera ezin hobea zen galeperrentzat, belar luze antzekoa zegoen eta haziz zein lorez betea, hau da, inguru hori, abererik gabe eta gizakiaren interbentziorik gabe bere horretan utzita zegoelako. Altura irabazi ahala belardiak desagertzen joan ziren inguru karstiko batean sartzeko, beste habitat harritsu honetan, altueretako beste hegazti espezie batzuk ikusteaz gain ugatza ere aurrez aurre ikusteko aukera izan genuen.


Hiru erregeen mahaia gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta


Hiru erregeen mahaitikan aurrez aurre ikusten da Petretxema haundia
Hegaztiak

Ugatza (Gypaetus barbatus)
Hegazti harrapari honek itxura eder bezain misteriotsua dauka. Gizakiak eragindako biodibertsitatearen atzerakadaren islatzat har daiteke. Egun bai Euskal herrian zein Espainian galtzeko arriskuan dauden hegaztien artean dago sailkatua eta Nafarroa garaiaren ekialdean baino ez da umatzen.

Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)

Mendi txirta (Anthus espinoletta)
Mendi txirta (Anthus espinoletta)

Mendi txirta (Anthus espinoletta) eta Txoka arrunta (Carduelis cannabina)

Txoka arrunta (Carduelis cannabina) gaztea

Txoka arrunta (Carduelis cannabina) heldua

Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio

Antzandobi arrunta (Lanius collurio

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax )

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Sai arrea (Gyps fulvus)

Marmota (Marmota marmota)
Loreak

"Iris latifolia"-z beteta zeuden belardiak


Linum...

Lorategi natural baten erditikan barrena

"Geranium cinereum"

Hiru erregeen mahaia gailurrean

Azkeneko maldak, mendi tontorra aurrez aurre genuela

Foya de la Solana tik ateratako irudia

Gailurreko buzoian mezua sartzen

Gailurretik pirineoak aurrez aurre ditugula

Tontor aldea oso harritsua da

Iparraldean behe laino ugari zegoen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...