miércoles, 5 de octubre de 2016

PEÑA FORCA (2390) NAFARROA-ARAGOI (2016 irailak 6)

PLANO  TACHERAS- PEÑA FORCA-PLANO TACHERAS ibilbidea da egin genuena oraingoan. Bi parte ditu ibilbide honek, lehen partean zelai eta zailtasunik gabeko partea izango litzateke eta bigarrena, inguru oso harritsu eta bukaera aldera malda nahiko haundiak dituena. Tontor inguruak orma malkarrez inguratuak daude eta arriskuak sahieste aldera tontorreraino iristeko 5 metro faltan geratu ginen gu. Behekaldean ibilbidean zehar ikusitako xehetasun gehio.

Tontorretik grabatutko irudiak

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio wikilocMENDIKAT
Plano de Tacheras ingurua, ibilbidea hasi genuen ingurua da eta goiko mendiak Alano mendi zerra dira
Hasi berritan malda igotzen
Achar de Alano ondoan dagoen tarte hortatik barrena pasatu behar da
Achar de Alano ondoko pasabidea
Peña Forca Alanoko zelaietatik begira
Aurrera egin ahala harriz beteriko gunera iristen zera
Hegaztiak
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Hegazti harrapari honek itxura eder bezain misteriotsua dauka. Gizakiak eragindako biodibertsitatearen atzerakadaren islatzat har daiteke. Egun bai Euskal herrian zein Espainian galtzeko arriskuan dauden hegaztien artean dago sailkatua eta Nafarroa garaiaren ekialdean baino ez da kumatzen.
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Txirriskil arrunta (Serinus serinus)
Txirriskil arrunta (Serinus serinus)
Txirriskil arrunta (Serinus serinus) arra
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
 Miru gorria (Milvus milvus)
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Sai arrea (Gyps fulvus
 Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Peña forkako beste irudi batzuk

Punta del Rincón de Alano mendiz da zirkoaren beste aldean dagoena
Harriz beteriko ingura da, tontorrera iritxi aurretiko ibilbidea

Tontorra da aurrez aurre ikusten den tontor garaiena

Tontorrera iristeko metro gutxi faltan geratu ginen zeren arrisku gehiegi ikusten genuen beheko paso hortatik pasatzea
 TXIMELETAK



 LOREAK
Sasifraga florurenta
Kardalora (Cardina acaulis)
Amapola horia (Meconopsis cambrica)

Beherakoan kontuz ibili behar da zeren harri denak oso aske daude



 Alano menditzerrako larreetan barrena beheruntz



Ralla de Alano eta Achar de Alano goikaldetikan begiratuta
Achar de Alanoko pasoa goikaldetik begiratuta
 Eta txangoa bukatzeko Tacheras ingurutik pasatzen den errekan baiñu ederra hartu genuen