Ausa Gaztelurako joan etorria Larraitzetik abiatuta egin genuen, negu bete betean egin genuen ibilbide hau, goizeko lehen orduetan hotz haundia egiten zuen eta ibilbidean altura irabaziz joan hala elurra gero eta gehio zegoen, ibilbidearen bigarreneko parte gehiena elurtutako ingurunean egin genuelarik. Mendi hau ederra izateaz gain historio haundikoa da. Ausa Gaztelu mendiaren tontorrean, Ausa izeneko gazteluaren aztarnak ikusi ditzekegu. Gaztelu hau Nafar erresumaren garaikoa da eta garai haietan bertatik pasatzen den galtzada zaintzea zuen funtzio. Gaztelako erresuma, Nafar erresuma konkistatzen ari zen eta 1335. urtean "Lazkanoko" jauntxoak (Gaztelako erresumaren interesak jarraitzen zituenak) Ausa erasotu zuen. Gazteluaren defentsan zegoen"Ladrón de Guevara" nafartarrak aurre egin beharrean gaztelua utzi zuen etsaiaren eskuetan, hau dela eta zigortua izan zen. Ausa konkistatua izanik, erresumaren defentsarako balioa galduta, Ausa gaztelua suntsitua izan zen. Jarraian dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria gehiago.
Tontorretik Txindoki ikusten da aurrez aurre
Ausa-Gaztelu tontorretik hartutako irudiak
Mendi tontorreko gaztelu
Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Gaztelu mendia
Hegaztiak
Mendi erregetxoa (Regulus regulus)
Zapelatza (Buteo buteo)
Zozo (Turdus merula) emea
Zozo (Turdus merula) arra
Goizeko lehen orduetan beheko bailarak lainoz beteta aurkitu genituen
Amilotx mottoduna(Lophophanes cristatus)
Mendi txirta (Anthus espinoletta)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ibilbide gehiena galtzada Erromatar bat jarraitzen egiten da
Kaskabeltza (Parus mayor)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatxinga mokogorrien beste irudi bat
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus) hegan
Birigarroa (Turdus philomelos)
Ausa-Gaztelura eramaten zaituen bidearen beste irudi bat
Ibilbide guzia errekaxtoz beterik dago
Urritz (Corylus avellana) asko daude ibilbide guzian zehar baina horietako asko aurreko egunetan egin zuen ekaizaren ondorioz erorita aurkitu genituen
Ustez Azkonarrarena (Meles meles) izan liteken hatz markak ere ikusi genituen
Bidean zehar pare bat iturri ere badaude
Gazteluko azken malda igotzen
Gaztelu mendiko azkeneko malda
Txindoki mendia Gaztelu aldetik begiratuta dena elurtuta zegoen
Mendiaren beste begirada bat
Zaldi arrak ez dio lagatzen bere taldera beste zaldi arrari sartzen
Mendi tontorrean gazteluaren ondoan aurkitzen den plaka
Oñatiko naturzaleen eskutik zein Juantxo Unzueta eta Aitor Leiza gidari genituela Araotz aldeko paraje zoragarrian goiz pasa ederra bota genuen igande goizean.
Orkatzategi tontorretik grabatutako irudiak
Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Aizkorri, Zaraia eta Elgea bailaren artean hondoratuta dagoen Jaturabe izeneko arroil ezkutu baten ondoan dago kokatua bera. Mendebal aldera Orkatzategi mendia aurkitzen da eta bertara joateko bidean aitzulo moduko begi zulo haundi baten ondotik igarotzen zera.
Zulo honetako lurrean asun mintzakara (Urtica Membranacea) mota berezi bat ikusteko aukera izan genuen, orain dela 150 urte baino gehiagoan Gipuzkoatik desagertuta zegoela pentsatzen zen bainan orain gutxi Oñatiko naturzaleek berriro aurkitzea lortu zuten bertan.
Berezitasun honetaz gain badira beste bitxikeria batzuk inguru honetan eta horien berri Oñatiko natur zaleek eman ziguten. Gardatxoa (Timon lepidus) izango litzateke bera, Gipuzkoarako ere lehen zita izango litzateke hau, penintsula iberiarrean dagoen musker haundiena da bera. Berezitasun hauetaz gain bezteak beste Gipuzkoan dagoen sai arre kolonia haundiena ere bada bertan. Naturaz gain kondaira askoko ingurua degu bera, Lope de Agirre abentura zalea ere bertan jaiotakoa da, berau hegoamerika konkistatzera joan zirenean espainiako FelipeII erregeari oldartu egin zitzaion bera errege izateko nahian, bere esanetara zituen gerrilari batzuekin batera eta ondorioz espainiako erregeak bera arrapatzeko bere atzetikan milaka kilometro eta denbora luzez ibili ondoren Venezuelan arrapatu eta erahil egin zuten. Santa Krutz apaiz karlistak ere ezkuta leku bezala ibili zuen inguru malkartsu hau liberalak bere atzetik zituenean. Beraz natura zein istorio haundiko lekua dugu berau. Jarraian dituzue bertan atera genituen argazki sorta hau.
Araotzera iritxi berritan, Aitzuloko mendia atzean degula.
Mendi irteerako lehen maldei aurre egiten
Zulo honetako lurrean asun mintzakara (Urtica Membranacea) mota berezi bat ikusteko aukera izan genuen, orain dela 150 urte baino gehiagoan Gipuzkoatik desagertuta zegoela pentsatzen zen bainan orain gutxi Oñatiko naturzaleek berriro aurkitzea lortu zuten bertan.
Aitzuloko beste ikuspuntu batzuk
Aitzuloan barrena taldekideekin
Udazkeneko koloreak bizi bizi zeuden, Orkatzategi mendia da hau
Goiza oso lainotsua izan genuen
Sai arreak (Gyps fulvus) Aitzuloko arroiletan beraien hegoak eguzkitan berotzen
Aitzulora iritxi arteko maldak nahiko pikoak ziren, inguru hau lurrazal meheko eremua izanik urritz zuhaitza da nagusi
Igoeraren beste irudi bat
Behin ipar ixuri aldetik hego ixuri aldera pasatu ginenean pasaia zein landaretza asko aldatu zen
Martxelek iparra, hegoa eta beste hainbat konturi buruzko azalpenak ematen
Beste Sai arre (Gyps fulvus) bat
Oñati inguruan genbiltzala txantxikuak ezin falta ba..... Txantxikua izatera iristeko bidean metamorfosi baten bidez brankeak izatetik haragi jale izatera pasako dira eta alga zein landaretaz elikatzetik, putzutik irten ondoren arnasa hartu eta txantxikuak bihurtzen dira
Oñatiko naturzaleak txantxikuai buruzko kondaira bat kontatzen
Asun faltsua (Lamium maculatum)
Mendiaren hegoaldeko bide gehiena euria zein laino tartean egin genuen
Pagadian barrena Urrexolako bidean
Juantxo beti bezala laguntzeko prestu...
Ipurua (Juniperus communis )zuhaitzak ematen dituen fruituetatik ginebra ateratzen da
Ipurua (Juniperus virginiana)zuhaitzaren beste irudi bat
Hosto hauek Astigar (Acer jenerokoak) zuhaitzarenak dira bainan hosto bien arteko berezitasuna Aitorrek ondorengo bideoan ematen du
Aitor Leiza 5 eta 3 puntako hostoen arteko bereizketa egiten
Basa erramua (Evonymus europaeus)
Basa erramuaren (Evonymus europaeus)fruitu bat
Zozo beltz (Turdus merula) bat gabiraia edo aztoreak janda, Ugaztunen batek jana izango bazen, ez ziren horrein osorik izango lumak
Belatxinga moko gorriek (Pyrrhocorax pyrrhocorax) hegaldi ederrak eginez bide lagun izan genituen ibilbidean zehar
Urrexola auzoa horrela ikusten zen mendian goitik begiratuta
Karraskiloa (Rhammus alaternus)
Arraskalatximini edo erratza izenez ezagutzen da landare hau, tximini zuloak garbitzeko zein erratz bezala erabili izan direlako deitzen zaio horrela. Liliazeoen familiakoa da bera
Kantauri ixuri aldetik hego aldera pasa bezain azkar erkametzak eta ametz zuhaitzak ugaritzen hasi ziren. Argazkikoa ametza(Quercus pyrenaica) dela ematen du. Nahiz eta batzuetan elkar hibridatu ere egite omen diren
Huntza (Hedera hibernica) bere fruituekin
Gurbitzaren (Arbutus unedo) fruituak
Gurbitz (Arbutus unedo) zuhaitz ederrak ere pasa genituen bidean
Basa larrosa (Rosaceae sp)
Urrexola auzora iristen
Urrexola auzora iritxi ginen unea
Hamaiketakoa egiten Urrexola auzoan
Hamaiketakoa egin ondoren mendian behera
Jaturabeko zubia
Jaturabe arroilean dagoen zubia zeharkatzen
Jaturabe arroilak oso sakonera haundia du
Garai bateko bainu etxe baten ondotikan ere pasa ginen, oraindik ere harriz egindako bainera ederraikusten dira bertan
Bainu etxea izan zenaren beste irudi bat
Iblilbide gehiena laino tartean egin genuen
Bukaerako ibilbidea uretako kanal baten ondotik egiten da
Oñatiko naturzaleei, Iker, Aitor eta Mikeli gureganako eduki zuten prestutasunarengatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu taldekide guzien partetik
Mendi buelta egin genuen talde osoaren argazki bateratua