martes, 12 de diciembre de 2017

AUSA-GAZTELU (901M) GIPUZKOA (2017 abenduak 6)


Ausa Gaztelurako joan etorria Larraitzetik abiatuta egin genuen, negu bete betean egin genuen ibilbide hau, goizeko lehen orduetan hotz haundia egiten zuen eta ibilbidean altura irabaziz joan hala elurra gero eta gehio zegoen, ibilbidearen bigarreneko parte gehiena elurtutako ingurunean egin genuelarik. Mendi hau ederra izateaz gain historio haundikoa da. Ausa Gaztelu mendiaren tontorrean, Ausa izeneko gazteluaren aztarnak ikusi ditzekegu. Gaztelu hau Nafar erresumaren garaikoa da eta garai haietan bertatik pasatzen den galtzada zaintzea zuen funtzio. Gaztelako erresuma, Nafar erresuma konkistatzen ari zen eta 1335. urtean "Lazkanoko" jauntxoak (Gaztelako erresumaren interesak jarraitzen zituenak) Ausa erasotu zuen. Gazteluaren defentsan zegoen"Ladrón de Guevara" nafartarrak aurre egin beharrean gaztelua utzi zuen etsaiaren eskuetan, hau dela eta zigortua izan zen. Ausa konkistatua izanik, erresumaren defentsarako balioa galduta, Ausa gaztelua suntsitua izan zen. Jarraian dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria gehiago.
Tontorretik Txindoki ikusten da aurrez aurre
Ausa-Gaztelu tontorretik hartutako irudiak
Mendi tontorreko gaztelu
 Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Gaztelu mendia
Hegaztiak
Mendi erregetxoa (Regulus regulus)
 Zapelatza (Buteo buteo)
Zozo (Turdus merula) emea
 Zozo (Turdus merula) arra
Goizeko lehen orduetan beheko bailarak lainoz beteta aurkitu genituen 
 Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Mendi txirta (Anthus espinoletta)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ibilbide gehiena galtzada Erromatar bat jarraitzen egiten da

Kaskabeltza (Parus mayor)
 Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
  Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatxinga mokogorrien beste irudi bat
 Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
  Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus) hegan
  Birigarroa (Turdus philomelos)

 Ausa-Gaztelura eramaten zaituen bidearen beste irudi bat
 Ibilbide guzia errekaxtoz beterik dago


Urritz (Corylus avellana) asko daude ibilbide guzian zehar baina horietako asko aurreko egunetan egin zuen ekaizaren ondorioz erorita aurkitu genituen 

 Ustez Azkonarrarena (Meles meles) izan liteken hatz markak ere ikusi genituen
 Bidean zehar pare bat iturri ere badaude
 Gazteluko azken malda igotzen
 Gaztelu mendiko azkeneko malda
Txindoki mendia Gaztelu aldetik begiratuta dena elurtuta zegoen
Mendiaren beste begirada bat
 Zaldi arrak ez dio lagatzen bere taldera beste zaldi arrari sartzen

Mendi tontorrean gazteluaren ondoan aurkitzen den plaka

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...