jueves, 20 de diciembre de 2018

SARIMENDI (1331M) OTSOGORRIA(1421M)IZEITO(1476M) ZUBEROA (2018- urriak 12)


Mendi eder hau Holtzarte eta Kakoeta harroilen eta Larrau eta Santa Grazi herrixken artean aurkitzen da. Ibilbidea gainez gain bi haran hauen artean egiten da. Zeinhagia, Negumendi (1307M) , Otsogorria (1421M), Hernako lepoa (1359M), Sarimendi (1484M) eta Izeito (1476M) gailurrak kateatuz egin genuen. Bueltarako berriz Anhauko bidegurutzea eta hemendik Igelua bordetara jeitxi ginen eta hemendik lehen etorritako norabidedea hartu genuen bainan lehenagoko ibilbidea ez bezala oraingoan 3 bat metro zabaleko bide batetikan barrena ibilbidearen haserara joan arte ibilbide zirkularrari bukaera emanez. Ibilbidearen lehenengo pare bat kilometroak pagadietan barrena egiten dira eta ia beste guzia belardietan barrena da, inguru hauetan artzai eta abeltsantza da nagusi.

Sarimendi tontorretik grabatutako irudiak

Sarimendi gailurra

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Ibilbide osoan izugarrizko haizea egin zigun, irudi hauek dira horren lekuko.


Sugandila iberiarra (Podarcis hispanicus)


Sugandila iberiarra (Podarcis hispanicus)


Mendi tontorrera iristear


TXIMELETAK

Colias Croceus
Colias Croceus en grabaketa bat

Oraingo honetan Colias Croceus bat hegoak itxita

Colias Croceus

Colias Croceus argixeago bat


HEGAZTIAK


Mendi buelta guzian hego haizeak gogotik astindu zuen eta berarekin batera hegazti ugarik aprobetxatu zuten pasean Europa iparraldetik hegoalderako bidaia egiteko. 

 Egun osoan zehar txonta arruntak (Fringilla coelebs) pasa eta pasa egon ziren.


 Txonta arruntak (Fringilla coelebs


 Txonta arruntak (Fringilla coelebs

Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)


 Miru gorria (Milvus milvus)


  Miru gorria (Milvus milvus)


Santa Grazi herrixka Sari menditikan begiratuta


Sai arrea (Gyps fulvus)
Holtzarteko arroilak arrakala honen behean aurkitzen dira

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Negu txirta (Anthus pratensis)
Larrau herrixka Sarimenditik begiratuta

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)



Ederki ikusten ziren  Holtzarteko arroilak Sarimendi gainaldetik



LOREAK


Margarita (Bellis perennis)

Crocus nudiflorus

Ulex europeaus-Otea


Campanula patula


Erica vagans-Ainarra burusoila


Jasione montana


Rubus fruticosus


Gorostia (Ilex aquifolium)

miércoles, 12 de diciembre de 2018

SOUMCUY (2315M) ZUBEROA-BEARNO (2018- urriak 5)


Aspaldi ezagutu dudan leku basati eta politenetakoa izango da ibilbide hau. Lehenbiziko zatia pagadi (Fagus sylvatica) eta Izei gorriz (Picea abies) osatutako basoetan zehar egiten da eta altura irabazi ahala pasaia malkartsu batekin egiten da topo eta Pinu beltzak (Pinus uncinata) hasten dira azaltzen.

Soumcuy mendira bidean inguruaz goxatzen

Goi aldean, Laberouat aterpetxetik aurrera, gizakiak ustiatu gabeko inguruak dira nagusi eta flora eta fauna aberatsa da bertan. Horren adibide dira bidean zehar ikusi genituen bitxikeri ugari. Paso de Azuns-era iristean berriz Leskun aldetik datorren bidexkarekin egiten da bat eta hemen pagoz eta Izeiez osatutako basoak utzi eta larreak eta abeltzantza jarduerak ugaritzen dira. Pare bat kilometro gora egitean Col de Anie ingurura iristen zera eta hemen Larrako pasaia tipikoa gailentzen da, harkaitz, karearri eta urak  elkarrekin urteetan zehar mendi barrunbe hauetan eginiko zizelatze lanen paisaia sortuaz....

Hortik aurrera Contender eta Soumcuy  mendiak kateatu genituen, argazkikoa Somcuy da

Soumcuy gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbidearen zati bateko traka duzue  HEMEN , ibilbidea berez Col de Bouesoutik hasi ginen, Laberouat aterpetxea baino lau bat kilometro lehenagotik, eta col de Anie aldera iristean; 
Contender mendia
Contende mendi aldera jo genuen lehen bizi non bukaera aldera 50 metro inguru falta zirela, bertigoa tarteko, buelta hartu beharrean suertatu ginen. Orduan berriro Col de Anie ra jeitxi eta hemendik... 

Contende gailur ondotik grabatutako irudiak

Soumcuy ra igotzea erabaki genuen eta berako bidea ere leku berdinetik egin genuen. Beraz goian duzuen traka ibilbidearen zati bat bakarrik izango litzateke, zeren guzira 26 bat kilometroko ibilbidea da egin genuena. 

Soumcoy igotzen, harri bat erori zitzaida hanka gainera

Sarrioa (Rupicapra rupicapra)

Sarrioa (Rupicapra rupicapra)

Contende ko gailurrera iritxi aurreko azken horma


Erbi (Lepus europaeusbat ere atera zitzaigun goiz aldera Belagoan, mendirako bidean kotxez gindoazelarik

HEGAZTIAK

Gerri txori arruntak ez bezala Basoetako gerri txori hauek, 1000 metrotik gorako pagadi zein izei basoetan bilatzen dute beraien bizia.
Basoetako gerritxoria (Certhia familiaris)

Basoetako gerritxoria (Certhia familiaris)

Basoetako gerritxoria (Certhia familiaris)

Contender mendiaren azken maldei aurre egiten

Mokoker (Loxia curvirostra) arra. 
Hegazti hauen bizilekua, batez ere 800 metrotik goragoko koniferoetan du eta egin genuen ibilbide hau horretarako ezin hobea zen. 1500 metrotik gora ibili ginen denbora gehienean eta Izei gorri hasko zegoen ingurua zelako berau. Behekaldean dituzue adibide horietako batzuk.
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) arra

Mokoker (Loxia curvirostra) talde bat

Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Paso de Azuns da hau, zati hau ibilbidearen erdi bidean egongo litzateke
Pas de Azuns eko kartelak
Harkaitz zozo gorri emea (Monticola saxatilis)
Mokoker (Loxia curvirostra) arra eta emea
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) emea edo gaztea
Mokoker (Loxia curvirostra) emea edo gaztea
Mokoker (Loxia curvirostra) bikote bat.
Larre eta Izei gorriz osatutako ingurune honetan ikusi genituen mokokerren talde haundienak

Laberouat aterpetxe inguruan grabatutako irudiak

Ibilbidearen beste zati bat, atzean Soumcoy mendia ikusten dela

Mendi txirta (Anthus spinoletta) asko ikusi genituen ibilbidean zehar. Hegazti honek udara eta neguaren artean lumajeak pixka bat aldatu egiten du. Neguan elur garaia iristean mendian, beheko araneta migratzen du bainan ez du migrazio luzerik egiten. Asko alaitzen ditu inguruko larreak.

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Laberouat aterpetxea

Isats gorriak (Phoenicurus ochruros) oso gustokoak ditu inguru karstiko hauek

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Borda hau Lescunetik datorren bidea  eta Paso de Azuns-eko pasabidea elkartzen diren inguruan aurkitzen da. 1800 bat metrora

Mendi tuntuna (Prunella collaris), mendi karstikoetako mendizaleen ohiko laguna, bainan goi mendiak gogokoago ditu altura gutxiko mendiak baino.

Mendi tuntuna (Prunella collaris

Mendi tuntuna (Prunella collaris

Lehen aipatu bezala Col de Anie ingurua oso leku karstikoa da eta bertan dauden leize eta zulo zaharrak bildurtzeko modukoak dira

Tuntun arruntak (Prunella modularis) nahiago ditu otadi eta ingurune itxiagoak, mendi tuntunak leku harritsu eta irekiago zalea da.

Buztanzuri arrunta  (Oenanthe oenanthe). Hau ere goi menditako larre zabaletako ohiko hegaztia degu. Bainan negua Afrikan igarotzen du.

Buztanzuri arrunta  (Oenanthe oenanthe)

Buztanzuri arrunta  (Oenanthe oenanthe). 

Contender etik jeisten Auñamendi mendia aurrez aurre ikusten da, inguruan dagoen mendi garaiena da berau

Sai arrea (Gyps fulvus)


Lehen aipatu bezala Countender mendiko azkeneko maldak bildurtzeko modukoak dira, goiko argazkian duzue beste adibideetako bat
Ugatza (Gypaetus barbatus) eraztunduta (2023)


Ugatza (Gypaetus barbatus)(2023)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Gaur egun, euskal herriko mendietan daukagun hegaztirik ikusgarrienetakoa izango da niretzat, kasu honetan bezala pirineotako goi mendietako hormak aukeratzen ditu bere bizi toki eta bertako negu gogorrei ere aurre egiteko gai da.

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)


Contender mendiko gailur ondoko malden beste irudi bat duzu goiko hau

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Col de Anie-n harkaitz artean gora

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)


Ugatza (Gypaetus barbatus)


Contender mendiaren iparraldeko aurpegia

Zozo paparzuria (Turdus torquatus) Hau ere goi menditako hegaztia izanik, ibilbidean zehar talde politekin gurutzatu ginen

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Paso de Azuns ondoan

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Inguru karstiko honetan zuloak non nahi ikusten dira

LOREAK

Karraskiloa (Rhamnus alaternus)
Zozo paparzuriak ederki ari ziren Karraskiloa-ren (Rhamnus alaternus) fruitua jaten


Udazkena izan arren elur zulo bat ere bilatu genuen Soumcoy eta Contende aldean






Goizeko lehen orduko ixiltasuna zein lasaitasuna zentitzeko modukoak ziren





Col de Anie ra gerturatzen, larreak eta harkaitza elkartzen diren gunea izango litzateke







Pinu beltzak (Pinus uncinataedozein harkaitz puntetan hazteko gaitasuna daukate






Maider Harri artean galduta







Countende mendiaren iparraldeko aurpegian gora







Soumcoy gailurretik aurrean Auñamendi ikusten dela







Ibilbidearen haseran pare bat kilometro basoan barrena joan ginen

Kaka arrastoa




Eguzkia sartze ari zela ibilbideari bukaera ematen


Bukaerarako gaua egin zitzaigun

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...