viernes, 23 de febrero de 2018

AGIRAO (739M) GIPUZKOA (2018 urtarrilak 31)


Agirao mendia igotzeko ibilbidea Aittola gainetik edo Zelai txiki (Lastur-bailara)izeneko borda ingurutik hasi genuen, ibilbide zirkular bat egiteko asmoz, lehen bizi Sesiarte mendia igo genuen eta mendiaren iparraldetikan barrena Agiro aldera jo genuen. Agiro tontorra eta Sesiartekoa Arrateko zanona izenez ezaguna den zakonune batez daude banatuta, non zakonune horretan elur zulo bat aurkitzen den. Ibilbide osoa harri zuloz betea dago. Inguru honetan lapiatza izenez ezaguna den fenomeno bat gertatzen da, non lurrazala, esponja bat bailitz gruyete gazta bat moduan, zuloz beteta dago. Urak denbora luzez, igaduraren poderioz pitzadurak eta kanalak sortuaz gertatzen da fenomeno hau. Beraz, ibilbidea luzea ez bada ere, kontu haundiz eta oso geldi egin beharrekoa da. Behekaldean duzue ibilbideari buruzko xehetasun gehiago.
Agiro tontorrera iristen
Agiro tontorretik hartutako irudiak.
Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta, goiko grafikoan, ibilbidea 99m tatik irtetzen dela jartzen du bainan ez da ahala. 558m tatik hasten da.  
Hegaztiak
Buztanluzea (Aegithalos caudatus)

Buztanluzea (Aegithalos caudatus)

 Kaskabeltza (Parus major)

Kaxkabeltz txikia  (Poecile palustris)
Kaxkabeltz txikia  (Poecile palustris)
 Txantxangorria ( Erithacus rubecula)
 Lehen aipatu bezala, inguru osoa oso harritsua da

Kareharrizko mendi hauetan, lur zorua oso urria izaten da eta bertan edatzen den baso mistoa oso mehatza da, ondorioz bertako zuhaitzak inguru honetara ondo moldatzen direnak izaten dira. Astigar arrunta, elorriak, zuhandorrak, Urritzak eta abar...

 Inguru hain da karstikoa, mendia zuloz beterik dagoela, ondorioz elur sasoi batean, inguruan dagoen Aittola berri baserriko gizaseme bat, mendi buelta bat egiten ari zela leize zulo batera erori zen eta egunetara bertan aurkitu zuten hilik. Goiko argazkikoa bere omenez jarritako monolito bat duzue.

 Agiro gainetikan Andutz mendia aurrez aurre ikusten da.

Korrandu belarra (Celidonia menor)

Gibel belarra-Hepatica nobilis

Goiko hau ere Gibel belarra-Hepatica nobilis da, kolore ezberdina izan arren, espezie berdineko landareak dira.

Liken eder batzuk ikusteko parada ere izan genuen, onddo eta alga batzuen arteko sinbiosi baten bitartez sortutako organismoak dira hauek
 Agiro eta Sesiarte artean dagoen Arrateko zuloan zehar oinez. Inguru honetan Urritza da nagusi
Arrate zuloko elur zuloa
Mihura (Osyris alba)
Goiko argazkian ikusten duzuen bezala, mihura parasito bat bezala itsaste zaie beste zuhaitzei. Hegaztiak hauen fruituak jan ondoren beste zuhaitzetara hegan jutean, kaka egin ondoren hazia beste zuhaitzetan itsatsita geratzen da eta horrela zuhaitzez zuhaitz pasatzen joaten da.
 Sesiarte gainean Agiro mendia aurrez aurre degula
Agiña (Taxus baccata)
 Sesiarte tontorrean ere Urritz zuhaitza da nagusi
Sesiarte mendi tontorreko beste irudi bat
Agiro tontorrerako bidean harri multzo haundiekin egiten da topo
 Egin genuen ibilbidea hain da gorabeheratsua askotan ahuntza bezala ibili behar izan genuela.
Zeharkaldian aurrera egin ahala Agiro tontorrera iristen. Goiko irudian ikusten den bezala, ingurua oso harritsua da.

Agiro tontorrera iristeko azken txanpan

Lastur aldetikan begiratuta Horrela ikusten da mendi tontorra

 Ibilbidea hasi ginen lekua da hau. Zelai txiki izena du leku honek

 Ibilbidearen hasieran, Zelai txiki inguruan Sesiarte mendia aurrez aurre degula

 Tonrorretik begiratzean oso bista ederrak daude. Itziar eta Lastur dira aurrekaldean ikusten diren parajeak.

 Gailurra egin ondoren pozikan

Lastur bailara, atzean Agiro mendia dela

jueves, 22 de febrero de 2018

SESIARTE (758M) GIPUZKOA (2018 urtarrilak 28)



Itziarko auzo udalaren deiari jarraituz, pasa den urtarrilean Sesiarte mendi ingurura egin genuen irteera. Itziarko Endoia eta Arbiskoa bailaran artean dago kokatua Sasiarte mendia, iparraldean Agiro mendia du eta bere hegoaldean berriz Erlo mendia aurkitzen da, azken hau inguruan dagoen mendi altuena da. Txango honetan bertako paisaia zein ondareari errepaso eder bat eman genien. Aintzinan lantoki izandako txondor, karobi, elurzulo, artzaintxabola, zein "Astigarra" kobazuloa ikusteko aukera izan genuen. Behekaldean dituzue ibilbideari buruzko xehetasun gehiago.
Sesiarte tontorreko irudi bat

Sesiarte tontorretik grabatutako irudiak

 Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta, Sesiarte tontorrera igotzeko goiko ibilbidea albo batera utzi behar da eta beheko hau hartu, gero berriz ibilbide nagusira itzuli eta bideari jarraitzeko.

Goiko ibilbideari jarraituz beheko hau, soilik tontorrera igotzeko ibilbidea duzue hemen

Txondorrak
Ikatz gai bezala pagoa eta haritz motzen egurra izango ziren gehienbat baina artea eta urkia ere bai. Gaztaina ere ona zen, baina gaitzak jota desagertu egin zen. Goiko irudian taldekide bat txondorrari buruzko azalpenak ematen.
 Andutz mendia aurrez aurre ikusten da Sesiartetik.
 Txantxangorria ( Erithacus rubecula) 
Kaskabeltza (Parus major)

Taldekideak ibilbidearen une batean.
 Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Endoia auzoa da aurrekaldean dagoena eta Zumaia da atzekaldeko herria
Elurzuloak

Izenak berak dion bezala, elur zuloak, neguan elurrez betetzen zituzten sakonera haundiko harrizko hormaz egindako zulo haundi batzuk ziren. Gehienak mendiaren goikaldeetan izaten ziren eta neguan gordetako elurra udara arte pillatzen zuten bertan. Langile batzuek, taldeka trinkotu egiten zuten elurra, izotz bihurtu arte. Gero janaria kontzerbatzeko, medikuntza eta beste zeregin ugaritarako erabiltzen zuten.


 XVII garren mende inguruan hasi baziren ere ustiatzen, XX garrengo medearen hirugarren hamarkada inguruan, izotz industria fabrikatzen hasi zen eta elurzuloak desagertzera egin zuten. Zoritxarrez gehienak ez ditugu ondo kontserbatu eta bakan batzuk bakarrik geratzen dira ikusgai. Taldekide bat Sesiarte atzean dagoen elurzulori buruzko kontuak kontatzen.

Sesiarte mendiaren atzekaldean dauden txabola horietako batean pasatzen zituen ardi zain udarak Uztapide bertsolariak. 
GEOLOGIA
Geologiari dagokionez ere oso inguru interesgarria da berau;

Sesiarteko Lapiatza; Esponja baten azalaren antzekoak dira lapiatzak; Ura pitzadura eta kanaletatik infiltratzen baita lur-azpira. Hori dela eta harri zuloz beteriko mendi inguru bat osatzen du fenomeno horrek. Sesiarte mendiaren atzekaldeko beheko argazki hau horren eredu.



Sesiarteko antiklinala; Eskala haundiko tolestura da, pirineo mendiak altxatzeko prozesu berak sortutakoak. Beheko argazki honetan estruktura osoa ikusten ez bada ere harri lerro horiek jarraituz gutxienez 4kmko luzera du.


Sesiarteko antiklinalaren gainetik taldekideak oinez


Sakonuneak; Urak lur azpian eginiko higaduraren ondorioz, lurrazala ondoratu egiten da eta sakonuneak sortzen dira. Beheko argazkian ikusten den bezala sakon une horietako batera jeisten taldekideak. Arrateko, Sagarretako eta Porruetako sakona izenez ezagutzen dira beraiek.


Erlo formazio geologikoa; Sesiarte inguruko mendiak behe kretazeoko arrezife-kareharri masiboez osatuta daude. Arroka horiek beheko argazki honetan bezala, mendi tontorretan ikusi daitezke.

Astigarra koba; Kareharriak urak egindako zulo batzuk oso haundiak dira eta gizakiaren bizi toki ere izan dira sarritan. Horren lekuko beheko argazkian ikusten den. Astigarra kobazuloa edo Ekain edo inguruko beste hainbat koba zulo dira.

Kobazulo hau Sesiarte atzean dagoen Goltzibar aranean aurkitzen da. Berau 1967 garren urtean Azkoitiko Munibe taldeko Julen Juaristi eta Mikel Sasietak aurkitu zuten.

Lur azalean elur orein eta leize hartzen hezurrak jaso zituzten eta 2005 garren urtetik aurrera EHU ko kideak, goiko argazkian ikusten den bezala, zundaketa bati ekin zioten.

Bertan estratigrafia oso luzearen aztarnak aurkitu dira. Alde batetik, hormetan, garai historikoko eta historiaurreko irudiak, eta bestetik brontze aroko ehorzketa baten zantzuak ere bai., Neolitiko aztarna batzuk, Azil aldiko sutegi bat eta azkenik izoztaro ezberdinetako aztarna batzuk ere bai besteak beste.

Kobazulo barruko tximeletak (Geometridoa)

Zuhaitz eta landareak ; 
Kareharrizko gailur zein magaletan, lurzorua urria denez, bertan edatzen den baso mistoa mehatza izaten da. Besteak beste hurritza, astigar arrunta, zuhandorra, lizarra, hastazuria edo elorriak hasten dira ondo hemen. Beheko argazkietan dituzue adibideetako batzuk. 



Gorosti eder bat ere ikusi genuen ibilbidean zehar


Kareharriei esker, lurzoruko karbonatoen edukia altua izaten da. PH a basikoa izanik, goikaldeko argazkian ikusten den moduko sakonune hauetan materiala pilatu egiten da eta pagoaz gain, gibel belarra, suge belar nerbiozuria, hartz baratxuria eta abarren bizi toki ere badira.

Hemen lehen bizi loratzen den txilar mota duzue hau.



Goizeko lehen orduetan, urola bailara gehiena behelainopean zegoen.

Eta mendi bazterrak izoztuta aurkitu genituen


Ez da hainbeste koniferoen, eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen . Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. Tamalez, Sesiarte mendi atzean ikusi genuen beheko irudi hauetakoak asko errepikatzen dira gure mendietan

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...