jueves, 22 de febrero de 2018

SESIARTE (758M) GIPUZKOA (2018 urtarrilak 28)



Itziarko auzo udalaren deiari jarraituz, pasa den urtarrilean Sesiarte mendi ingurura egin genuen irteera. Itziarko Endoia eta Arbiskoa bailaran artean dago kokatua Sasiarte mendia, iparraldean Agiro mendia du eta bere hegoaldean berriz Erlo mendia aurkitzen da, azken hau inguruan dagoen mendi altuena da. Txango honetan bertako paisaia zein ondareari errepaso eder bat eman genien. Aintzinan lantoki izandako txondor, karobi, elurzulo, artzaintxabola, zein "Astigarra" kobazuloa ikusteko aukera izan genuen. Behekaldean dituzue ibilbideari buruzko xehetasun gehiago.
Sesiarte tontorreko irudi bat

Sesiarte tontorretik grabatutako irudiak

 Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta, Sesiarte tontorrera igotzeko goiko ibilbidea albo batera utzi behar da eta beheko hau hartu, gero berriz ibilbide nagusira itzuli eta bideari jarraitzeko.

Goiko ibilbideari jarraituz beheko hau, soilik tontorrera igotzeko ibilbidea duzue hemen

Txondorrak
Ikatz gai bezala pagoa eta haritz motzen egurra izango ziren gehienbat baina artea eta urkia ere bai. Gaztaina ere ona zen, baina gaitzak jota desagertu egin zen. Goiko irudian taldekide bat txondorrari buruzko azalpenak ematen.
 Andutz mendia aurrez aurre ikusten da Sesiartetik.
 Txantxangorria ( Erithacus rubecula) 
Kaskabeltza (Parus major)

Taldekideak ibilbidearen une batean.
 Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Endoia auzoa da aurrekaldean dagoena eta Zumaia da atzekaldeko herria
Elurzuloak

Izenak berak dion bezala, elur zuloak, neguan elurrez betetzen zituzten sakonera haundiko harrizko hormaz egindako zulo haundi batzuk ziren. Gehienak mendiaren goikaldeetan izaten ziren eta neguan gordetako elurra udara arte pillatzen zuten bertan. Langile batzuek, taldeka trinkotu egiten zuten elurra, izotz bihurtu arte. Gero janaria kontzerbatzeko, medikuntza eta beste zeregin ugaritarako erabiltzen zuten.


 XVII garren mende inguruan hasi baziren ere ustiatzen, XX garrengo medearen hirugarren hamarkada inguruan, izotz industria fabrikatzen hasi zen eta elurzuloak desagertzera egin zuten. Zoritxarrez gehienak ez ditugu ondo kontserbatu eta bakan batzuk bakarrik geratzen dira ikusgai. Taldekide bat Sesiarte atzean dagoen elurzulori buruzko kontuak kontatzen.

Sesiarte mendiaren atzekaldean dauden txabola horietako batean pasatzen zituen ardi zain udarak Uztapide bertsolariak. 
GEOLOGIA
Geologiari dagokionez ere oso inguru interesgarria da berau;

Sesiarteko Lapiatza; Esponja baten azalaren antzekoak dira lapiatzak; Ura pitzadura eta kanaletatik infiltratzen baita lur-azpira. Hori dela eta harri zuloz beteriko mendi inguru bat osatzen du fenomeno horrek. Sesiarte mendiaren atzekaldeko beheko argazki hau horren eredu.



Sesiarteko antiklinala; Eskala haundiko tolestura da, pirineo mendiak altxatzeko prozesu berak sortutakoak. Beheko argazki honetan estruktura osoa ikusten ez bada ere harri lerro horiek jarraituz gutxienez 4kmko luzera du.


Sesiarteko antiklinalaren gainetik taldekideak oinez


Sakonuneak; Urak lur azpian eginiko higaduraren ondorioz, lurrazala ondoratu egiten da eta sakonuneak sortzen dira. Beheko argazkian ikusten den bezala sakon une horietako batera jeisten taldekideak. Arrateko, Sagarretako eta Porruetako sakona izenez ezagutzen dira beraiek.


Erlo formazio geologikoa; Sesiarte inguruko mendiak behe kretazeoko arrezife-kareharri masiboez osatuta daude. Arroka horiek beheko argazki honetan bezala, mendi tontorretan ikusi daitezke.

Astigarra koba; Kareharriak urak egindako zulo batzuk oso haundiak dira eta gizakiaren bizi toki ere izan dira sarritan. Horren lekuko beheko argazkian ikusten den. Astigarra kobazuloa edo Ekain edo inguruko beste hainbat koba zulo dira.

Kobazulo hau Sesiarte atzean dagoen Goltzibar aranean aurkitzen da. Berau 1967 garren urtean Azkoitiko Munibe taldeko Julen Juaristi eta Mikel Sasietak aurkitu zuten.

Lur azalean elur orein eta leize hartzen hezurrak jaso zituzten eta 2005 garren urtetik aurrera EHU ko kideak, goiko argazkian ikusten den bezala, zundaketa bati ekin zioten.

Bertan estratigrafia oso luzearen aztarnak aurkitu dira. Alde batetik, hormetan, garai historikoko eta historiaurreko irudiak, eta bestetik brontze aroko ehorzketa baten zantzuak ere bai., Neolitiko aztarna batzuk, Azil aldiko sutegi bat eta azkenik izoztaro ezberdinetako aztarna batzuk ere bai besteak beste.

Kobazulo barruko tximeletak (Geometridoa)

Zuhaitz eta landareak ; 
Kareharrizko gailur zein magaletan, lurzorua urria denez, bertan edatzen den baso mistoa mehatza izaten da. Besteak beste hurritza, astigar arrunta, zuhandorra, lizarra, hastazuria edo elorriak hasten dira ondo hemen. Beheko argazkietan dituzue adibideetako batzuk. 



Gorosti eder bat ere ikusi genuen ibilbidean zehar


Kareharriei esker, lurzoruko karbonatoen edukia altua izaten da. PH a basikoa izanik, goikaldeko argazkian ikusten den moduko sakonune hauetan materiala pilatu egiten da eta pagoaz gain, gibel belarra, suge belar nerbiozuria, hartz baratxuria eta abarren bizi toki ere badira.

Hemen lehen bizi loratzen den txilar mota duzue hau.



Goizeko lehen orduetan, urola bailara gehiena behelainopean zegoen.

Eta mendi bazterrak izoztuta aurkitu genituen


Ez da hainbeste koniferoen, eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen . Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. Tamalez, Sesiarte mendi atzean ikusi genuen beheko irudi hauetakoak asko errepikatzen dira gure mendietan

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...