miércoles, 17 de agosto de 2016

RALLA DE ALANO 2162M, NAFARROA-ARAGOI (2016 ko abuztuaren 10)


LLANO TACHERAS - RALLA DE ALANO - LLANO TACHERAS da oraingo honetan aukeratu genuen ibilbidea. Zurizako kanpinetik 3 km aurrerantza Llano de Tacherasko parkinera iritxi ginen. Parkin hontatik abiatuta Ralla de Alano aurrez aurre ikusten zen. 855M ko desnibelari aurre egitean aldapa gora hasi ginen eta 3 bat orduko ibilbidea egin ondoren goraino iristeko. Bidea oso ondo markatuta zegoenez ez zegoen galtzeko arriskurik, halaber aurrez aurre ikusten ziren haitz horiek mendi ikusgarria egiten zuten eta gailurrera iritxitakoan bertatik ikusten ziren paisaiak ere zoragarriak ziren. Hegazti, landare edo intsektu ugari ere ikusi genituen, beheko argazkikoak horien lekuko.


Ralla de Alano tontorretik grabatutako bideo bat


Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

RALLA DE ALANO mendian gora
Beheko larreak utzi eta haitz tartean zehar pasatuz goikalderairisten

ilargia menditontor atzetik irtetzen

Basoa utzi eta gora bidean

Mendi tontorrean Natxokin batera

Taldekideak mendian pozik

Gazteak ere mendian pozik ibiltzen dira


Loreak

Aufarria (Saxifraga aizoides)

Amapola horia (Meconopsis cambrica)

Hypericum perforatum

Carlina acaulis

Astamenda (Mentha longifolia)
Tximeleta


 Dorada de manchas blancas (Hesperia comma)
Hegaztiak

Sai arrea (Gyps fulvus)

Naiz eta argazkiak oso urrutira ateratakoak izan hegaztiak duten garrantziengatik jartzea merezi duela pentsatu det. Ugatza (Gypaetus barbatus) ezkerrekoa eta Arrano beltza (Aquila chisaetos) eskubikoa.



Belatxinga mokogorrien hegaldiak ederrak dira benetan (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Belatz gorria (Falco tinnunculus)

 Buztan zuria (Oenanthe oenanthe)

Cardo pirenaico "Carduus carlinoides", kardoz beterik zeuden inguru batzuk eta bertako haziak jateko txontek ederki aprobetxatzen dute.

Txoka arrunta (Carduelis cannabina)

Txoka arrunta (Carduelis cannabina)

Artalde bat goiko larreetan

Mendi buelta egin ondoren Llano Tacheras inguruan dagoen erreka eder batean bañu bat hartuaz eman genion bukaera egunari.







Erreka garbi hauetan zapaburuak non nahi ikusten ziren

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...