martes, 7 de noviembre de 2017

GORRETA DE LOS GABACHOS (2268M)GINEBRAL DE GAMUETA (2329)FOYA DE GAMUETA (2308)NAFARROA-ARAGOI (2017 urriak 5)


Ibilbide hau Gamuetako ameldigitik barrena hasi ginen, Linzako aterpetxera iritxi baino kilometro bat lehenago eskubitara dagoen zelai baten barrena Gamuetako basoan murgiltzeko, oso interesgarria bera hegaztiak gogoko dituzten mendizaleentzat, pizido familiako espezie ugari ikusteko aukera dago bertan. Behin basotikan irtetean Senda de Diego bezala ezagutzen den ibilbidea jarraituz Gamoeta leporaino iristsi ginen, bukaera aldera nahiko harritsua eta malda piko pikoa dauka. Gaina arrapatzean zirko moduko lau tontor elkar kateatu genituen, Gorreta de los Gabachos, Gorreta de los Gabachos norte, Foya de Gamueta eta Chinebral de Gamueta. Beherakoan Chinebral de Gamuetatik paso del Oso izeneko parajera jeitsi ginen gero handikan Gamuetako basoan berriro sartu eta hasierako punturaino joateko. Jarraian ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeria guziak.


Gorreta de los Gabachos tontorretik grabatutako irudiak
Gorreta de los Gabachos gailurrean

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago  hemen sartuta

Chinebral de Gamuetako irudiak dituzue hemen
Gorreta de los Gabachos mendia Chinebral de Gamuetaren eskubitara dago
Chinebral de Gamuetatik behera jeisten
Azeriak
Udazken honetan pirineotan azerien presentzia oso oikoa suertatzen ari zaigu, sator urte oso ona izaten ari da eta beste alde batetik pago hazi asko ere izan da eta horrek xagua ere asko izatea ekarri du.
Azeria (Vulpes generoa)
Azeria (Vulpes generoa)
Azeria (Vulpes generoa)
Azeria (Vulpes generoa)
Azeria (Vulpes generoa)
Hegaztiak
Iblilbidearen hasieran, Gamoetako amildegia deitzen zaion ingurunean baso eder bat dago non pizido familiako hegaztiak ugari diren bertan, behekaldeko argazkian ikusi daiteke zein espezie bizi diren bertan eta nola bereizi elkarren artean ere bai

Gamoeta amildegiko basoa atzean dela

Gamoeta amildegiko basoa, Gamoeta mendia atzean dela
 Gamueta amildegiko basoaren beste irudi bat
 Garrapoa (Sitta europaea)
Gamuetako baso ederrean barrena
 Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Gamueta basoko beste irudi bat
 Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Gamuetako basoa
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Kaskabeltz txikia (Poecile palustris)
 kardantxiloa (Carduelis carduelis)
Mendi-txirta (Anthus spinoletta)
Arrano beltza ( Aquila chrysaetos )
Gorreta de los Gabachos etik beheruntz,igo ginen bideari begira
Bukaera aldean igoera oso harritsua eta aldapa haundikoa da
Sai arrea (Gyps fulvus
Belatz handia (Falco peregrinus)
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Gamoetako lepotik Gorreta de los Gabachos tontorrerako azken ahalegina egiten
Zapelatza (Buteo buteo)
Negu-txirta (Anthus pratensis)
Azken aldapa oso harritsua da
Belea (Corvus corax)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Tarina (Carduelis spinus)
Pintzana (Frigila coelebs)
 Mallo Paco de Gamueta eta Anzotiello mendiak Gamuetako amildegitikan ateratako argazkian
 Colias Crocea
 Azken aldapari begira, goi ezkerraldeko tontorra da Gorreta de los Gabachos
 La Gorreta de los Gabachos eta Chinebral de Gamuetaren arteko goi zeharkaldian
 Chinebral de Gamuetatik behera
Chinebral de Gamuetako beste irudi bat, ezkerretako tontorra Acherito da
 Loreak
Carlina sp
Sempervivun sp
Crocus nudiflorus Txamantxoia mendia atzean dela
Crocus nudiflorus
Dianthus-Klabelina
Chinebral de Gamueta gailurrean
Gorreta de los Gabachos gainean
Gamueta basoko irudi batzuk
 Perretxikoak
Pago hostoak udazkeneko koloreak hartzen
Chinebral de Gamuetatik behera

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...