sábado, 28 de octubre de 2017

LARRUN (905M) LAPURDI (2017 irailak 13)


Larrun mendia igotzeko ibilbidea Azkaine herrian dagoen trabenea ingurutik hasi genuen, lehen unetik malda gogorrei egin behar zaie aurre, 800m inguruko desnibela igo ondoren tontorreraino iritxi arte. beheranzkoan Larrun txikitikan barrena egin genuen, Yasola izeneko borda igaro ondoren hasierako punturaino iritxi arte. Sara herritikan ere bada tren bat tontorraineraino dijoana, hori dela eta gailurrera iristean turismo gehiegirekin egin genuen topo. Gainera aurrera begira turismoa gehitzeko proiekto bat jarri nahi dute martxan eta hori zalatzeko LARRUN EZ HUNKITU elkarte bat jarri dute martxan. Izugarria da mendi hau jasatzen ari den bortxaketa, 360.000 bixitari igotzen dira trenez urtero. Pirineo mendi kate haundiaren mendebaldeko ertzean dago kokatua mendi ikusgarri hau eta gailurretik izugarrizko pasaiak ikusteko aukera ematen du, ipar aldeko kosta osoa, Baztan, Bidasoa edo pirineoak zoragarri ikusten dira bertatik. Ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeriak dituzue jarraian.
Larrun tontorretik ateratako irudiak
Larrun mendi tontorra

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Larrun eta Larrun txiki esbubitan dagoan mendixka
Larrun gailurrean dabilen jendetza gehiegizkoa da
Hegaztiak
Zapelatza (Buteo buteo)
Erroia (Corvus corax)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Txantxangorri (Erithacus rubecula) gaztea
Txantxangorri (Erithacus rubecula) gaztea
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapila) emea
Pitxartxar buru-beltz (Saxicola torquatus
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Erroiak (Corvus corax)
Sai arrea (Gyps fulvus)
 Sai arre-ei argazkiak ateratzen
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Errekaxto oso politak daude ibilbidean zehar
Larrun mendiaren magalean baso eder batetik barrena igarotzen da ibilbidea
Mendian gora egin ahala basoaari larreak hartzen diote lekuko

Zuhaitzak
Elorri zuriari (Crataegus monigyna) argazkiak ateratzen
Elorri zuria (Crataegus monigyna)
Elorri zuria (Crataegus monigyna)
Gaztainondoak(Castanea sativa) gaztainaz beterik aurkitu genituen
Gaztaina (Castanea sativa
Lagartija parda (Podarcis liolepis)
Izugarriak dira gailurretik ikusten diren paisaiak

Ibilbidean zehar grabatutako beste irudi eder batzuk

Tximeletak
Lampides boeticus
Maniola jurtina
Lycaena dispar
Leptotes piruthous
Larrun mendiaren atzealdea
Bide xidorrean zehar beherasko bidean
Garo tartean beheranzko bidean
Masusta dexente ikusi genituen bidean zehar
Txilarra (Erica sp)
Baltsamina (Impatiens balfourii)
"Gentiana s.p."
Otea (Ulex europaeus)

Garoa (Peteridophyta)
kamamila (Chamaemelum nobile)
"Succisa pratensis"

Beheranzkoan Larrun txiki pasa ondoren orma harri batean eginiko arte lan batzuekin egin genuen topo



Larrun mendiaren gailurreko atzekaldean azken aldian bazter askotan modan jarri den harri pilaketa masibo bat dago, naturari kalte haundia egiten dion moda da hau, hemen adibideetako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...