domingo, 29 de octubre de 2017

UNZUEKO HAITZA (990M) NAFARROA (2017 irailak 30)


Unzue herritikan atera eta bere atzekaldean garbi ikusten den Unzueko haitza izena duen mendira izan da oraingo honetan egin genuen txangoa. Zerealez osatutako larre zelai batzuetatik barrena hasten da ibilbidea, kilometro batean zehar oinez ibili ondoren ezpel, haritz zein artadiz osatutako baso itxi batera iristen zera. Mediterranear ixuri aldeko zuhaitzak nagusiki zuhaitz hostotsuetaz osaturik egoten dira eta orain aipatu ditudan zuhaitzak dira horren lekuko.  Behin puntu honetara iritxi ondoren, mendi kaxkora iritxi bitartean basotikan ez zera irtetzen. Tontorrera iritxi aurretik harrizko orma bat igo behar da, bainan eskuen laguntzarekin erraz igotzen da. Azken zati hau igotzeko arazoren bat dutenentzat, eskubitikan dijoan bidexkari jarraituaz tontorrera iristen zera leku errazago batengatik. Tontorrean eguraldi txarra tokatu zitzaigun arren Nafarroako erriberaruntz zegoen pasaia ikusgarria zen. Beheranzko bidea leku berdinetik egin genuen. Jarraian dituzue bidean zehar ikusi genituen bitxikeriak.


Unzueko haitza tontorretik grabatutako irudiak

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen begiratuta

Mendi tontorretik ateratako irudi bat
 Hegaztiak

Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Txio arrunta (Phylloscopus collybita
Hegatxabala (Alauda Avensis)
Miru gorria (Milvus migrans)
Basoa
Igoera gehiena horrelako baso baten barnetik egiten da





Ezpel ugari dago bide osoan

Liken  asko ikusten zen zuhaitz azaletan eta horrek basoaren osasun ona adierazten du.
Mendi tontorrera igotzeko azken ahalegina egiten
Argazkian ematen duen baino errazago da igoera hau
Unzueko haitza-ren mendi tontorrean
Mendi tontorreko beste irudi bat
 Hego ipurua-Enebro de  miera (Juniperus oxycedrus)Ostotxoak bi zati txuri dituzte, eta fruitua handia eta gorria
 

Izpilikua (Lavandula s.p)
Sasia
Elorri txuria- Espino albar o majuelo (Crataegus monogyna)
Larrosa



 

Larrosa

Ezpela- Boj  (Buxus sempervirens)
  Artea-encina (Quercus   ilex)  Estrategi berezi bat dute landareek ez izateko janda, eta beheko hostoak hortz askorekin ateratzen dira, gorostiaren moduan
Unzue herri inguruan



No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...